Txurruka auzoa Soraluzeko (Gipuzkoa) mendi auzo bat da, Karakate mendiaren hego-mendebaldeko malda malkartsuan kokatua. Soraluzeko mendi auzoetan txikiena da hedaduraz eta baserri kopuruan. Mendebaldetik, Bergarako Osintxu auzoarekin egiten du muga; Edurdungo, Egotza eta Egotz-Etxetxo baserrien lurretan. Iparraldetik, berriz, Irukurutzetako mendi tontorreraino heltzen dira Txurrukako lurrak, eta bertan Elgoibarko eta Azkoitiako lurrekin egiten du muga. Ekialdetik, Agirrebeiztegi baserritik harantzago joanez gero, San Andres auzoa dago eta hegoaldetik Deba ibaia, Artea-pea eta Zuloaga baserrien ondo-ondoan.

Txurruka
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′02″N 2°23′41″W / 43.16722°N 2.39472°W / 43.16722; -2.39472
Demografia

Gainerako auzoetan bezala, 1970eko hamarkadan egindako bide berriak izugarrizko iraultza ekarri zuen garraio eta komunikazio alorrean auzoko baserritarrentzat. Oritturrira ezik, gainontzeko baserri guztietara heltzen da bide nagusia, eta Txurruka baserrirainoko bide zatia asfaltatua dago.

Txurruka auzoko lurrak oso aldapatsuak dira, eta ez oso egokiak nekazaritzarako ez eta abeltzaintzarako ere. Azken urteotan baserri askok utzi diote nekazal eta abeltzaintzako produkzioari. Lehen soro izan ziren eta azken urteotan zelai bihurturik zeuden hainbat lur eremutan pinua landatu da.

San Inazio baseliza aldatu

Txurruka auzoan dagoen baseliza bakarra San Ignazio Santuaren omenez auzolanean eraikitakoa da. Herriko baselizarik berriena da, 1957an egina. Baseliza honek gainera, frontoi txiki bat du atxikia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu