Txingudi Saskibaloi Elkartea Hondarribiako emakumezko saskibaloi taldea da. Lehen taldea, Hondarribia-Irun izenaz ezaguna, Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan aritu izan zen. 2013an elite maila utzi eta harrobiarekin lan egitea erabaki zuen.

Txingudi SBE
Ligak harrobia
Sorrera 1999
Pabiloia Hondartza Kiroldegia
Kokapena Hondarribia, Gipuzkoa, Euskal Herria
Taldearen koloreak          
Lehendakaria Nieves Alza Castillo
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Historia

aldatu

Kluba 1999an Hondarribiko Hondartza Saski Baloi Elkartea eta Irungo Betiko Lagunak taldeko emakumezko arloa batu zirenean sortu zen. Txingudi Saskibaloi Elkartea metropoli-eremutik hartu zuten. Hala ere klubaren egoitza eta jokalekua Hondartza Kiroldegia Hondarribian daude.

2001ean, lehendabizikoz Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligara igo ziren. B Ligara jaitsi ondoren, berriro 2003an igo ziren. Ligako talderik inportanteenetariko bat bihurtu ziren, 4. eta 3. postuak lortuz, eta Emakumezko Saskibaloi Eurokopan ere jokatu zuten.

2013an ordea talde nagusia desegin eta soilik harrobiarekin lan egitea erabaki zuten.

Ibilbidea

aldatu
Urtea Maila Postua Kopa
2001-02 Liga 13.a (jeitsi)
2002-03 Liga 2 1.a (igo)
2003-04 Liga 4.a
2004-05 Liga 4.a
2005-06 Liga 3.a
2006-07 Liga 5.a
2007-08 Liga 11.a
2008-09 Liga 8.a
2009-10 Liga 11.a
2010-11 Liga 8.a
2011-12 Liga 12.a
2012-13 Liga 9.a

Palmaresa

aldatu

Kanpo estekak

aldatu