Zeledonen estatua

Zeledon Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusia da.[1]

Ekitaldia aldatu

Ekitaldia abuztuaren 4ko arratsaldean egiten da Gasteizko Andre Mari Zuriaren enparantzan. Txupinazoa bota ondoren, San Migel elizatik Zeledonen panpina jaisten da eta gero Zeledonez egiten duen pertsona agertzen da, plaza guztia zeharkatuz. Abuztuaren 10ean, elizara igotzen da, jaiari amaiera emanez.

 
Andre Mari Zuriaren jaiak
 
Gorka Urbina

Historia aldatu

Zeledon pertsonaia Zeledonio Alzola-n oinarrituta dago. Zeledoniok, urtero Andre Maria Zuriaren festetan parte hartzen zuen eta ingurukoak parte hartzera gonbidatzen zituen. Hil zenean, bere falta sumatu zuten gasteiztarrek. Orduan, 1957an, Gasteizko bederatzi gaztek elizatik udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zuten Zeledonioren omenez. Ohitura hori gaur egun arte mantendu da.

Zeledonez egin duten pertsonaiak aldatu

Izena Urteak
Jose Luis Isasi Montalban 1957-1975 eta 1977-1979
Enrique Orive Galindo 1976
Iñaki Landa 1980-2000 eta 2007
Gorka Ortiz de Urbina 2001-gaur egun arte

Abestia aldatu

Zeledon! Etxe berria egin duk!

Zeledon! Balkoian leiho on!

Zeledon! Etxe berria egin duk!

Zeledon! Balkoian leiho on!

Zeledon, Zeledon, Zeledon! Etxe berria egin duk!

Zeledon, Zeledon, Zeledon! Balkoian leiho on!

Jantziak[2][3] aldatu

Zeledon blusaz janzten da:

Erreferentziak aldatu

  1. Zeledon. 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. nortexpres.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. (Gaztelaniaz) Gatón, Natxo. (2019-08-02). «Celedón: Una tradición que evoluciona» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).