Txikipedia:Uzuri Albizu

Uzuri Albizu Mallea Munitibarren (Bizkaian) jaioa da, 1989an. Matematikaria da eta Granadan egin zuen didaktikako masterra, eta, jarraian, Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzako masterra egin zuen. Han hasi zen matematikaren hezkuntzan dauden korronte interesgarri batzuk ezagutzen: matematika kritikoa... Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan masterra eginda, matematika irakasten hasi zen, San Fermin ikastolan. 2016tik aurrera, matematikaren didaktikako irakaslea da EHUren Gasteizko Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako graduan aritzen da irakasle.

Ikasketa eta lan ibilbidea

aldatu

Matematika ikasten ari zen azken bi urteetan, kostatu egin zitzaion matematikan aritzea. Karrera amaitzean, urtebete hartzea erabaki zuen eta lana eginez diru pixka bat aurreztu zuen. Diru horrekin matematikaren didaktikan espezializatzea lortu zuen eta hasi zen Haur eta Lehen Hezkuntza Graduan matematikaren didaktika irakasten. Lehen urteak oso gogorrak egin zitzaizkion, izan ere, dioenez, erronka handia da Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari direnei matematika irakastea.

Bestelakoak

aldatu
 
Hala Bedi

Irakaslea izateaz gain, Uzuri Albizu Mallea Hala Bedi irratiko esataria da Estitxu Villamor Lomasekin batera. Haien saioetan gehien nabarmentzen den gaia ikuspegi feminista da. Matematikaria eta bestea fisikaria izanik, zientziaz ere aritzen dira.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Uzuri Albizu, matematikaria: “Zientzia boterea da; feministok ezin dugu alde batera utzi”» Zientzia Kaiera 2021-02-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).