Urko zigurata.
Zigurataren eskailera nagusia.

Urko zigurata Mesopotamiako monumentu ezagun bat da, duela 4.000 urte baino gehiago eraiki zena. Ur hiriaren erdigunean zegoen tenplua.

Zer da zigurat bat?

aldatu

Ziguratak Mesopotamian eraiki ziren tenpluak ziren. Jainko eta jainkosak zerutik Lurrera jaisten zirenean han bizi zirela uste zuten mesopotamiarrek. Aditu batzuek esaten dute goiko solairua bakarrik zela tenplua, beste aditu batzuek esaten dute eraikin guztia zela.

Mesopotamiako hiri garrantzitsuena Ur zen eta horregatik Urko zigurata oso ezaguna da.

Deskribapena

aldatu

Urko zigurata dorre mailakatu bat da eta hiru solairu ditu. Guztira 21 metrotako altuera du. Aurrealdean hiru eskailera luze ditu, bat aurreraka eta beste bi alboetara. Zigurataren hormak oso sendoak dira. Buztinezko adreiluz eraikita dago.

4.000 urtetan zehar higatuz joan zen eta eraikinaren hondarrak basamortuko hareak estali zuen. 1850. urtean aurkitu zuten berriro eta 1980. hamarkadan berreraiki zuten.

Non daude piramideak?

aldatu

Garai batean Mesopotamia zen eremua gaur egun Irak herrialdean dago.