Irudi honetan erakuste da Lurrean ura non dagoen. Lurreko uraren % 3 bakarrik da ur geza. Ur gezaren zati handiena izoztuta dago, poloetan eta glaziarretan (% 69); beste zati handi bat lurpeko uretan dago (% 30). Aintzira, ibai eta zingira guztien artean, aldiz, Lurreko ur gezaren zati txiki bat besterik ez dute (% 0,3).

Ur baliabideak gizakiarentzat erabilgarriak izan daitezkeen uraren baliabide naturalak dira. Uraren erabileren artean daude nekazaritza, industria, etxeko jarduerak, aisia eta ingurumen jarduerak. Izaki bizidun guztiek behar dute ura hazteko eta ugaltzeko.

Lurrean dagoen uraren % 97 da ur gazia; eta % 3 besterik ez, ur geza. Ur geza horren bi heren baino gehixeago izoztuta daude, glaziarretan eta poloetako izotz kaskoetan.[1] Izoztu gabeko gainerako ur geza lurpeko uretan dago batez ere, eta zati txiki bat besterik ez dago lurrazalaren gainean edo airean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Earth's water distribution. United States Geological Survey.
  2. (Ingelesez) «Scientific Facts on Water: State of the Resource» GreenFacts Website.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu