Loiuko aireportua (Txorierri)

Txorierri Bizkaiko erdialdean dagoen eskualdea da. Bilboko itsasadarreko eskumaldean dago kokatuta eta sei udalerrik osatzen dute, Derio populatuena da. Eskualde honetan daude Bilboaldea eta Euskal Herri osoko azpiegitura garrantzitsuenetako batzuk, Loiu aireportua eta Zamudioko parke teknologikoa, besteak beste.

2011n 20.000 biztanle inguru biltzen zituen. Mugakide ditu Iparraldean,Mungialdeko eskualdea; hego-mendebaldean, Bilbo Handia; eta Zornotza, ekialdean.