👨👨👦👦 Biztanleak 15.477.751 |
🔎 Azalera 1.284.000 km² |
🏙️ Hiriburua N'Djamena |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Txad Afrikako erdialdeko estatu bat da eta bertako hiriburua Yamena da. Estatu honetan 17,18 milioi biztanle daude. Txadeko hizkuntza ofizialak Arabiera eta Frantsesa dira.
Geografia
aldatuIparraldean Libiarekin egiten du muga, Sudanekin ekialdean, Kamerun eta Nigeriarekin hego-mendebaldean eta Nigerrekin mendebaldean. Txad 3 eskualdetan banatzen da, basamortua iparraldean, Sahel erdialdean eta sabana emankorragoa hegoaldean. Han Txad aintzira dago eta hau Afrikako 2. handiena da.
Gobernua eta politika
aldatu1979-1982 artean gerra bat egon zen iparraldeko eta hegoaldeko tropen artean, Libiak eta Frantziak parte hartu zuten gerra horretan. 1996. urtean Débi presidente aukeratu zuten eta iparraldeko tribu nomaden altxamendu bati aurre egin zion.
Ekonomia
aldatuBosgarrena herrialde pobreena da Txad. Ekonomiak biztanleen %80-eko aktiboak hartzen ditu. Batez ere produktu konkretu batean egiten dute lan, kotoia hain zuzen ere. Frantses kolonoek sartu zuten kotoia herrialdean.