👨👨👦👦 Biztanleak 211.400.708 |
🔎 Azalera 923.768 km² |
🏙️ Hiriburua Abuja |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Nigeria Mendebaldeko Afrika, Gineako Golkoaren kostaldean kokatzen da. 923.768km-ko azalera du eta 211.400.708ko biztanle ditu.
Hiruburu bezala Abuja du, baina hiri nagusia Lagos da.
Bertako hizkuntza ofiziala ingelesa da, eta beraien diru ofiziala naira da.

Geografia
aldatuIndependientzia lortu eta gero, 1960ko hamarkadan, hiru eskualde handitan bereizi zen: Iparraldekoa, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. 1996tik aurrera, berriz, herrialdea 36 estatutan banatuta dago.
Hiri nagusiak
aldatuLagos, kano, Ibadan, Kaduna eta Abuja.
Mugak
aldatuIparraldean, Niger; ekialdean, Txad eta Kamerun; hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; Mendebaldean, Benin
Lurraldeak
aldatuIparraldea, Sahararen eragipenean, lehorragoa da. Goi lautadak eta sabanak ditu, eta, kotoiak eta kakahueteak egiten dira esportatzeko. Erdialdeko lautadetan jende gutxiago bizi da. Hegoaldea beherago dago eta askoz hezeagoa da; horregatik, bertan bizi dira bitanle gehienak. Bertan kakaoa eta olio palmondoa egiten dira.
Nigeriak dagoeneko basoen %75 galdu ditu.
Ibaiak
aldatuNigeriako ibai nagusiak Niger eta Benue dira. Ibai horietaz gainera, aipatzekoak dira Sokoto, Kaduna eta Gongola ibai-adarrak
Politika
aldatuLegea
aldatuHerrialdeak botere judiziala du, eta Nigeriako Auzitegi Gorena da auzitegirik altuena.
Nigerian hiru sistema juridiko daude:
- Zuzenbide arruntaren legea: britainiarren iragan kolonialetik eratorria, eta independentziaren ondorengo garapen propioa izan duena.
- Ohiturazko zuzenbidearen legea: indigenen arau eta praktika tradizionaletatik eratorria, bertan Oyo Mesi eta Ogboni edota Ekpe eta Okonko de Igboland bezalako elkarte sekretuek eztabaidak ebazteko bilerak egiten dituzte.
- Xaria legea: iparraldeko estatu musulmanetan baino ez dena betetzen. Lege sistema islamiarra da, administrazio koloniala baino askoz lehenago erabilia.
Biztanleak
aldatuEtnia hauek daude Nigerian: hausak, jorubak, igboak, fulaniak, ibibioak, kanuriak, edoak, tivak, ijawak, burak, nupeak...
Erlijioa horrela banatzen da: musulmanak % 50, kristauak % 40, afrikar sektak % 10.
Nigeriar ospetsuak
aldatuKultura
aldatu- Samuel A. Crowther (1807-1891), hizkuntzalari eta apezpikua, jorubera batuaren sortzailea.
- Amos Tutuola (1920-1997), idazlea.
- Chinua Achebe (1930-2013), idazlea.
- Christopher Okigbo (1932-1967), idazlea.
- Wole Soyinka (1934-), idazle Nobel sariduna.
- Buchi Emecheta (1944-2017) idazle, editore eta soziologo feminista
- Gracy Ukala (1946-), idazlea.
- Ben Okri (1959-), idazlea.
- Sade Adu (1959), musikaria eta modeloa
- Chimamanda Ngozi Adichie (1977), idazlea
- Tiwa Savage (1980) musikari, abeslari eta aktorea
- Nneka (1980) abeslaria eta aktorea
- Balkissa Chaibou (1995) aktibista
Kirolak
aldatu- Mutiu Adepoju (1970-), futbolaria.
- Nwankwo Kanu (1976-), futbolaria
- Eniola Aluko (1987) futbolaria
- Glory Alozie (1987), atleta, abiadura-lasterkaria
- Blessing Oborududu (1989), atleta borrokalaria