Tutubia aerofonoen familiako mihi bikoitzeko soinu-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

Gaztainondo makila bati kendutako azal zinta luze batekin egindako dultzaina gisako tutu konikoa da. Goiko muturrean mihi bikoitzeko pita bat sartzen zaio (ikusi sunprinuaren egitura). Ez du tonu aldaketarako zulorik. Beraz, nota bakarra ematen du.

Nola jotzen da? aldatu

Pita ahoan sarturik haizea emanez, honen bi mihiak bibrarazten dira.

Non eta nork jo izan du tutubia Euskal Herrian? aldatu

Nafarroako Araiz bailaran tutubi edo tronpeta deitzen zioten tresna honi. Tutubiaren eta sunprinuaren arteko desberdintasun garrantzitsuena zera da: sunprinua helduen soinu-tresna da eta tutubi-tronpeta haurrentzat egiten den hots-jostailua dugu.