TUKANA aldatu

Tukana hegazti edo diostedea familiari  esaten zaio. Oso familia zabala da, sei genero eta berrogeita bi espezie desberdin biltzen dituena, denak ere oso moko luze, handiak eta kolore ikusgarrikoak.

Sailkapen zientifikoa aldatu

 
Tukana
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Hegaztia
Ordena Piciformes
Familia Ramphastidae

Zeintzuk dira bere ezaugarri fisikoak? aldatu

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak. Hegazti hauek oso moko handia izateagatik dira bereziak, baita beren mokoen kolore biziengatik ere. Mokoa ez da batere astuna, nahiko arina da.

   Ba al dakizu    
Ekosistemako osasun-adierazleak direla. Ekosistema batean kutsadura fokoren badago jakiteko, hegazti-espezieen aniztasuna kontuan hartzen da.


18 eta 63 cm artean neurtzen du, handiena Toco tukana (Ramphastos toco) deiturikoa da.


Mokoa 19 cm-ko luzeera du gutxi gorabehera, eta ernalketarako ezaugarria da. Ezaugarri hau elikagaiak harrapatzeko erabiltzen dute. Bestalde, defentsa gisa erabili daiteke, batez ere, haren tamainak harrapakariak uxatu ditzakelako, baina ez dio balio haien kontra borrokatzeko.

Zer jaten dute? aldatu

 

Hainbat motatako jakiak jan ditzakete, hala nola, intsektuak, muskuilu txikiak, beste animalien arrautzak… Nagusiki, mota askotako fruituak jaten dituzte haien bizitza zuhaitz baten gainean ematen dutelako.

Mokoaren tamaina dela eta, irenstean, lepoarekin mugimendu zakar bat egin behar dute. Mokoaz baliatuz fruitu desberdinak eskuratzen dituzte.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Hiru urte betetzen dutenean, tukanak sexualki aktiboak izaten hasten dira. Arra eta emearen ugalketa oso berezia da, mokoen bitartez janaria partekatzen dutelako. Tukanen habia zuhaitzen zuloetan egiten dira eta ugalketa ematen denean, hemea arrautzak jartzen ditu (bi eta lau artean). Arrautzak hemearen eta harraren artetan txitatzen dira eta hogei egun pasa ondoren, kumeak ateratzen dira. Bederatzi aste igarotzen direnean, kumeak handitzen dira eta janaria bilatzen hasten dira eta hiru urte betetzen dutenean prozesua errepikatzen da. Azkenik, tukana animalia monogamoa da, hau da, bizitza osoa bikotekide berdinarekin ematen dute.

Non bizi dira? aldatu

Tukanak Amerikan bizi diren hegaztiak dira. Amerikako Mexiko eta Argentina herrialdetan aurkitu ditzazkegu.

Garaiera txikiko oihan heze tropikaletan bizi dira. Habiak zuhaitzen barruan egiten dituzte. Espezie sedentarioa da, hau da, eskualde berean bizi da bizitza osoan. Nagusiki, klima epeletan bizitzea nahiago dute. Horregatik, tukan gehienak Amerikan bizi dira, hor bertan, haien klima gogokoenaz gozatzen dute, hain zuzen, klima tropikala.

 

Kontserbazio-egoera aldatu

Tukanetaz hitz egiterakoan galzorian dagoen espezie batez hitz egiten dugu. Hainbat faktore kontuan hartu ditzakegu:

  • Habitaren suntsipena (ingurunearen kutsadura, urbanizazio masiboa, ehiza…)
  • Oihan tropikalen deforestazioa
  • Tukanen legez kanpoko trafikoa (etekina ateratzeko edo maskota bezala izatea)
  • Harrapariak (sugeak, jaguarrak…)