Tom Sawyerri eskainitako zigilua.

Tom Sawyer-en abenturak Mark Twain idazle estatubatuarraren lanik maitatuenetako eta aipatuenetakoa da, 1876an idatzitakoa. Alabaina, hasieran, ez zuen oso arrakasta handia izan. Eleberria irakurtzeko modu bat baino gehiago dago: gazteek abenturazko istorioaz goza dezakete, eta helduek berriz, satiraz.

Kontakizuna aldatu

Tom Sawyer mutil gazte bat da, izeba Pollyrekin Mississippi ibaiaren ertzean bizi dena. Gehien gustatzen zitzaiona istiluetan sartzea da. Egun batez eskola huts egin eta borroka batean sartu ondoren, izebak hesia margotzera zigortu zuen. Hala ere, zigorra joko dibertigarri bihurtu zuen, eta beste mutil batzuk engainatu zituen bere lana bukatzeko; lan hura regina ohore handikoa zela sinetsarazi zien, eta gainera, ordainetan objektu txiki eta baliotsu batzuk eskuratu zituen.

Garai hartan, Tom maiteminduta zegoen Becky Thatcher izeneko neska gazte batez. Denbora oso gutxian, neskarekin harreman formala eduki nahi du, Beckyk jakin baino lehen Tom konprometituta egon zela lehenago Amy Lawrence izeneko beste neska batekin. Beckyren bihotza irabazi nahi du, baina alferrik. Beckyk uko egin zion Tomen opari bati. Umiliatuta, mutilak ihes egin eta ospa egiteko plan bat irudikatu zuen.

Garai hartan Tomek Huckleberry Finn ezagutu zuen, Twainen hurrengo eleberri ospetsuko protagonista. Huck eta Tomek gauerdian hilerrian elkartzea adostu zuten hildako katu batekin garatxoak sendatzen saiatzeko.

Mutilak hilerrian elkartu ziren eta hilketa baten lekuko izan ziren, eleberriko eszena erabakigarrira iritsiz. Injun Joek Robinson doktorea hil zuen eta ondoren, Muff Porter mozkorrari errua botatzen saiatu zen. Injun Joek ez zekien mutilek egin zuena ikusi zutela.

Horrek izango zituen ondorioen beldur, Tom eta Huckek isilik egoteko hitza eman zioten elkarri. Alabaina, Tom asko deprimitu zen Muff Porter Robinsonen hilketagatik espetxeratu zutenean.

Becky Thatcherren ezezko berri baten ondoren, Tom eta Huckek Joe Harper lagunarekin ihes egin zuten. Janari pixka bat lapurtu eta Jacksonen Uharterantz joan ziren. Baina ez ziren denbora luzez han egon, berehala jakin baitzuten talde bat zegoela ustez itotako hiru mutilen bila, eta aipatutako mutil horiek haiek zirela.

Denbora batez engainuarekin jarraitu zuten eta ez ziren agertu euren “hiletak” egin arte; elizan sartu zirenean, euren familien ezuste eta atsekabea sortu zuten.

Tomek jarraitu zuen udarako oporretan Beckyren bihotza irabazi nahian, baina arrakasta gutxirekin. Azkenean, erruak itota, Muff Potterren epaiketan testigantza ematen du Robinsonen hilketaren errua kentzea lortzen du. Potter askatu eta Injun Joek epaiketa-gelako leiho batetik ihes egin zuen.

Hala ere, epaiketa ez zen izan protagonistak Injun Joerekin topo egin zuen azken aldia. Eleberriaren azken zatian, Tom eta Becky —berriro batera zeuden— haitzulo batean galdu ziren. Han bere etsai handiarekin egin zuen topo mutilak. Haren atzaparretatik ihesi eta irteera bilatuz, Tomek herriko jendea ohartaraztea lortu zuen, horiek leizea itxiz eta Injun Joe barruan utziz.

Alabaina, gure heroiak bukaera zoriontsua izan zuen, berak eta Huckek behin Injun Joerena izan zen urrezko kutxa bat aurkitu eta dirua eurentzat hartu baitzuten. Tomek zoriona aurkitu zuen eta, bere zoritxarrerako, Huckek errespetatua izatea lortu zuen adoptatua izatean.

Jakin beharrekoa aldatu

Azkenean Tom garaile ateratzen bada ere, Twainen trama eta pertsonaiak hain dira sinesgarriak eta errealistak, ezen irakurlea arduratu egiten baita bai edo bai “mutil arduragabeaz”, nahiz eta Tom bera oso gutxitan arduratu bere buruaz.

Huckleberry Finn liburuan, Twainek pertsonaia zoragarri eta iraunkor bat sortu zuen: errespetagarritasuna eta "zibilizatua" izatea gehien gorrotatzen dituen eta bere ibaian egon besterik nahi ez duen mutil pobre eta alai bat.

Tom Sawyer, aldi berean, haurrentzako liburu zoragarri bat, eta ume baten bihotza duten helduentzat liburu perfektu bat da. Inoiz ez da aspergarria, beti da dibertigarria eta batzuetan hunkigarria ere bada, idazle handi baten eleberri klasikoa.

Euskaraz badago? aldatu

Tom Sawyerren abenturak liburua sarritan itzuli eta argitaratu da euskaraz.

Lehen aldiz, 1979an argitaratu zuen Lur argitaletxeak Gillermo Etxeberriaren itzulpenarekin.

Erein argitaletxeak 2012an plazaratu zuen beste bertsio bat Iñaki Mendigurenek eta Sara J. Turtlek euskaratua.

Azken itzulpena 2019an agertu zen, Booktegiren eskutik G. Etxeberriaren itzulpenarekin.