Tibeteko paisaia.

Tibeteko goi-lautada Asia ekialdeko goi-ordoki haundia da. Txinako Qinghai eta Kaxmirreko Ladakh artean kokatzen da. "Munduko teilatua" ezizenez ezaguna da oso azalera handia duelako, 2,5 milioi kilometro karratukoa.

Klima aldatu

Tenperatura hotza izaten da mendialdean elur asko dagoelako eta ibarretan epelagoa izan ohi da. Tenperatura aldaketa handiak izaten dira egunean zehar, goizak eta gauak oso hotzak baitira. Neguan 0 °C inguru izaten dira eta 17 °C udan.

Fauna eta flora aldatu

 
elur-lehoinabarra.

Antilope tibetarra eta elur-lehoinabarra dira Tibeteko goi-lautadako animaliarik ezagunenak.

Landaretza urria da. Zuhaixka eta belardi haundiz osatuta dago, eremu altuetan onddoak eta likenak ere badaude.