Talaka beleak eta antzeko animaliak izutzeko soinu-tresna da, idiofonoen familiakoa.

Nolakoa da?

aldatu

Bertikalki jarritako zurezko makila handia da. Goialdean armazoi bati lotuta helize gisako lau gurutze edo pala luze ditu. Tresna honek zarata handia emateko baditu matraka moduan bueltak ematen dituzten bi taulatxo ardatzari lotuak, segaren kontra kolpatzen dutenak.

Nola funtzionatzen du?

aldatu

Haizeak gurutze palei eragiten die eta hauek beste guztia martxan jartzen dute.

Zertarako balio du?

aldatu

Beleak eta halako beste txoriak izutzeko erabiltzen zen.

Non aurki daiteke?

aldatu

Donostiako San Telmo Museoan halako tramankulu bitxia gorderik dute, 1916. urtean Lekaroztik (Nafarroa) museora ekarria.