👨👨👦👦 Biztanleak 13.246.394 |
🔎 Azalera 26.338 km² |
🏙️ Hiriburua Kigali |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Geografia | |
---|---|
Hiriburua | Kigali |
Azalera | 26.338 km² (147.) |
Punturik altuena | Karisimbi mendia |
Kontinentea | Afrika |
Mugakideak | Uganda, Tanzania, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Burundi |
Ruanda Afrika erdialdeko herrialde txikia da. 26.338km2 ditu eta 11, 4 milloi biztanle bizi dira bertan. Herrialde hone hiriburua Kigali da eta bertako biztanleei "ruandarrak" deitzen zaie. Ruandari, 11 muinoen herrialdea deitzen zaio.
Geografia
aldatuAfrikako aintzira handietako zabalean dago Ruanda. Mendebaldean Kivu aintzira du eta Nilo eta Kongo ibaiek herrialdea gurutzatzen.
Mugak
aldatuRuandaren mugak: Uganda iparraldean, Kongo Errepublika demokratikoa mendebaldean, Burundi hegoaldean eta Tanzania ekialdean.
Klima
aldatuRuandak klima epela du, lurraldearen garaierak sumatzen baitu ekuatore aldeko beroa. Noizbehinka euria egiten du. Urtean, batazbeste 19Cº eta 1043 mm euri izaten dira herrialdean bi euri-sasoi eta bi sasoi lehor izaten dira urtean zehar: euria urritik abendura eta martsotik maiatzera, eta lehortea urtarriletik otsailera eta ekainetik irailera.
Landareria
aldatuBasoak lurraldearen ehuneko hamar hartzen du, mendealdeko mendialdean gehien. Sumendietan eta lur garaienetan banba hazten da. Gainerako zuhaitzekiko edo belarrekiko sabana eta lursailak dira.
Ekonomia
aldatuRuanda munduko estatu behartxuenetako bat da. Lurraldearen baliabide urriak, biztanleen ugaltze bizkorrak eta etnien arteko gatazkek ekonomiaren hazkundea areagotzen dute. Kanpoko herrialdeen laguntzak bai ekonomian bai beste arlo batzuetan, funtsezkoa du ruandak.
Historia
aldatuRuandako lehen biztanleak TWA etniako pigmeoak izan ziren, gau egungo Kongotik joan ziren hutu nekazariak sartu iren lurraldean, eta pigmeoak menderatu zituzten. Harrezgero, Ruandako gehiengoa osatzen dute hutuek.
Europearren koloniak
aldatuXIX mendearen erdialdera nilo ibaiaren sorburuaren bila zebiltzan Britaniar exploraitzaileak sortu ziren lurraldean. Handik gutxira irtsi ziren lehen misiolariak. 1885. urtean Afrikarren banaketari buruz Berlinen egin zen konferentzian Ruanda Alemaniaren mende geratu zen.
Ruandako errepublika
aldatuPamehutu alderdiko burua, Grégoire Kayibanda Raundako lendakari bihurtu zen 1973an Juvénal Habyarimana generalak lehendakaritza kendu zion estatu kolpe baten bidez. Juvénal Habyarimana hutuen eta Tutxien arteko liskarrak gainditu eta herriaren batasuna lortzearen alde egin zuen.