Txikipedia:Rift Haran Handia

Rift Harana zabaltzen ari da eta Afrika zatituko da hemendik milioi urte batzuetara

Rift Haran Handia edo Rift Harana Afrika ekialdean dagoen haustura geologiko handia da. Iparraldetik hegoaldera doa eta 4.830 kilometroko luzera du.

Jarduera

aldatu

Himalaia mendi lerroa gero eta altuago bihurtzen ari den legez, Rift Haranean arrakalak eta failak sortzen ari dira kontinenteen plaken mugimenduagatik, kontinenteen jitoagatik.

Geologoek aurreikusten dute hemendik milioi urte gutxitara, Afrikako ekialdea mendebaldeko zati nagusitik bereziko dela, kontinentea zatituko dela. Zatiketa hori duela hogei bat milioi urte hasi zen eta haran sakon bat sortu du Afrikako ekialdean: Rift Harana.

Geografia

aldatu

Haran honek, Jordan ibaiko bailara, Itsaso Gorria eta hainbat herrialde hartzen ditu: Yibuti, Etiopia, Kenia, Tanzania, Malawi eta Mozanbike.

Erdialdeko eremua bi bailaratan dago bananduta. Ekialdean sabanak daude, eta bertan, ugaztun handi ugari daude, ñuak, esate baterako. Mendebaldeko bailaran ohiana da nagusi, eta bertan, gorilak daude. Kilimanjaro mendia (Afrikako mendirik garaiena, 5.892m-rekin), Kenia eta Tanzania hartean dago kokatuta , bi bailarak berriz batu egiten diren lekuan. Sumendi hau hainbat milioi urtetan laba botzen aritu zen eta horrela sortu zen. Laku handiak ere badaude Rift haranean, Malawi, Turkana edo Tanganika, adibidez.

Gizakiaren sorrera

aldatu

Rift Haran Handian gizakien sorrera gertatu zela esaten da. Badirudi, antzinako aztarnak daudela bailara honetan, eta arkeologo asko joaten da urtero hauek aztertzera, Kenya eta Etiopiara bereziki. Etiopian gainera sumendiak daude eta lurrikarek aztarna gehiago azalera ditzakete.