👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
104.957.438
🔎
Azalera
1.104.300 km²
🏙️
Hiriburua
Addis Abeba
📷
Argazkiak
ikusi
Etiopiako bandera.

Etiopia Afrika ipar-ekialdean dagoen herrialde bat da.

Geografia eta kokapena aldatu

 
Etiopiaren kokapena.

Afrikako adarrean dago; horrela deitzen zaie Afrikako lau herrialdek osatzen duten adar forma duen zonaldeari.

Etiopiako iparraldean eta ipar-ekialdean Eritrea dago, ekialdean Djbuiti eta Somalia, Etiopiaren hegoalderantz Kenya dago eta mendebalderantz Sudan eta Hego Sudan. Etiopiak 1.04.300 km2 ditu eta 2021ean 120,3 milioi biztanle zituen. Hiriburua Adis Adeba da, hau lurraldearen erdialdean dago eta mendiz inguraturik dago. Etiopian hainbat hizkuntza hitz egiten dira: amarico, somalia, afar hizkuntza, oromo eta tigriña… Nahiz eta gehien hitz egiten den hizkuntza oromoa izan, izatez ofiziala amaricoa da. Oromoa %34 etiopiarrek erabiltzen dute.

Erliebea aldatu

 
Erliebea.

Herrialdeko zati haundiena Etiopako goi lautadak hartzen du. Horrez gain, ipar-mendebaldean beste lautada bat dago Abbai ibaiak zeharkatzen duena. Etiopiako mendelbaldea mendi ugariz inguraturik dago, bertan herrialdeko mendirik altueneatakoak daude Ras Dejen mendia (4.553 m.), esaterako. Herrialdearen erdialdean Shamo, Abaya eta Zwai aintzirak daude, Awash ibaia ere bertan dago.

Flora eta fauna aldatu

Floraren aldetik belar-landare eta zuhaixka ugari dituzten belardiak daude. Herrialdea oso berdea da. Karkada, kardamomoa, martorria, intsentsua, mirra eta piper gorria dira espezierik komunenak. Faunaren aldetik hauek dira gehien ikus daitezkeen animaliak: lehoiak, tximinoak eta hipopotamoak. Hala ere, Afrikako edoizen animalia aurki dezakezu bertan.

Historia aldatu

1935. urtean italiarrek hartu zuten lurralde hau. Italiarren agintaldiko bost urteetan Etiopia asko garatu zen. Bigarren Mundu Gerran britaniarrek italiarrak Etiopia, Somalia eta Eritreatik kanporatu zituzten. 1974 eta 1991 urten artean herrialdeak garai sozialista bizi izan zuen, horrela presidenteak herri errepublika izendatu zuen monarkia kenduz.