👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
48.468.138
🔎
Azalera
581.309 km²
🏙️
Hiriburua
Nairobi
📷
Argazkiak
ikusi

Kenya, ofizialki Kenyako Errepublika (swahiliz: Jamhuri Ya Kenya; ingelesez: Republic of Kenya) Ekialdeko Afrikako estatu burujabea da. Iparraldean Etiopia du, Somalia ekialdean, Indiako ozeanoa hego-ekialdean, Tanzania hegoaldean, Uganda mendebaldean, eta Hego Sudan ipar-mendebaldean. Hego-mendebaldean Victoria aintzira du, Uganda eta Tanzaniarekin partekaturik. 580.367 kilometro koadroko eremua hartzen du,eta 49,3 milioi biztanle zituen 2019an. Hiriburua Nairobi da.

GeografiaAldatu

Kenia Ekialdeko Afrikan dago, 5°N eta 5°S latitudeen artean, eta ekialdeko longitudeko 34° eta 42° artean. Iparraldean Etiopiarekin du muga, ekialdean Somaliarekin, hego-ekialdean Indiako ozeanoarekin, hegoaldean Tanzaniarekin, mendebaldean Ugandarekin, eta ipar-mendebaldean Hego Sudanekin.

Munduko estatu luze-zabalenetan 48.a da, Frantziaren tamainakoa gutxi gorabehera (580.367 kilometro koadro), eta Indiako ozeanoaren ertzeko eremu lauetatik (536 kilometroko kostaldea dauka) barnealdeko mendiguneetara hedatzen da. Rift Haran Handiak erdialdeko mendigunea erdibitzen du.

BiztanleriaAldatu

49,3 milioi biztanle zituen 2019an. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %39 dira, 15-24 urte bitartekoak %19,6, 25-54 urte bitartekoak %34,3, 55-64 urte bitartekoak %4 eta 65 urtetik gorakoak %3,1.

 
Kenya

Kenya da azken hamarkadetan biztanle kopuruan igoera handienetakoa izan duen munduko herrialdeetako bat; jaiotza tasa garaia du (milako 22,6 2018an)[2], eta heriotza tasa murrizten ari denez, oso nabarmena da hazkundea. Horrek arazoak sortzen ditu biztanleen beharrak asetzeko (lurra, bizitokia, lana, hezkuntza, zerbitzuak, etab.), eta baliabideetan oso aberatsa ez izaki, kinka larrian jarri du Kenyako ekonomia. Demografiaren gorabeherez gainera, eragina izan du somaliar iheslari saldoen iritsierak (300.000 baino gehiago 2017an)] Dena dela, bizi itxaropena 64,6 urtera iritsi da (2018ko zenbatespena), eta alfabetatuta dauden biztanleen zenbatekoari dagokionez, Afrikako beste herrialdeen batez bestekotik gora dago (%78 inguru zeuden alfabetaturik 2015ean, eta 1960an %20 bakarrik ziren).

EkonomiaAldatu

Nekazaritza da ekonomiaren oinarria (barne produktu gordinaren %34,5, langileen %61 inguru); lurra da, hain zuzen ere, natura baliabide nagusia. Bertako lurren %11 inguru da nekazaritzarako egokia, baina kenyar nekazariek beren beharrak asetzeko adinako uzta baino ez dute ateratzen, laboreak bereziki (artoa), eta klimaren gorabeheren mende dago uzta. Kafea eta tea ere egiten dira, baina esportaziorako. Gai horien esportazioa da, hain zuzen ere, herrialdeko diru iturri nagusietako bat: munduko bigarren te-esportatzailerik handiena da Kenya.