👶
Jaiotza
1986ko uztailaren 11
Zizur Nagusia
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Raúl García Escudero futbolari nafarra da. Zizurren jaio zen 1986ko uztailaren 11an. Puntaerdia da bere posizioa eta 1,83 metroko luzera dauka eta 80kg pisatzen ditu.

Raúl García

Ibilbidea aldatu

3 taldetan jokatu du: Club Atlético Osasunan, Club Atlético de Madriden eta Athletic Cluben. Osasunan hasi zuen bere karrera 6 zenbakia sorbaldan jarrita eta 3 urtez egon zen jolasten. Denboraldi horretan ongi aritu zenez,  beste klub batzuek bere taldeetara erakarri nahi izan zuten. Zurrumurru asko egon ziren baina azkenean 5 urtez sinatu egin zuen Atlético Madrilean aritzeko. Osasunari 13 milioi euro ordaindu zizkioten eta 8 zenbakia hartu zuen.

19 eta 21 urte azpiko Espainiako selekzioekin jolastu zuen.

Lorpenak aldatu

 
Raúl García

Koltxoneroekin hainbat titulu irabazi zituen: 2007-2008 intertotoa, 2009-2010 Europa leaguea eta 2010-2011 Europako superkopa. 2011-2012an Atlético de Madrid utzi eta Osasunara buletatu zen.

Hurrengo denboraldian Atlético de Madridera bueltatu zen eta beste titulu batzuk irabazi zituen. Hala nola, Europako superkopa, Espainiako Superkopa, Europa League, Errege Kopa bat eta liga bat irabazi zuen.

2015. urtean Athletic Clubek fitxatu egin zuen. 2020 urterako, Raúl Garcíak 500 partidu jokatu zituen eta hori bakarrik 11 jokalarik lortu zuten. Urte berean, beste Espainiako Superkopa  irabazi zuen FC Brcelona-Athletic Club finalean eta emaitza 2-3 izan zen.

2021eko apirilaren 3an, Errege Koparen finala Real Sociedaden aurka jokatu zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Raúl García. 2022-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).