Pozalagua Karrantzako (Bizkaia) haitzuloa da. Ranero haitzen azpian kokatzen da.

Historia aldatu

1957an ondoko harrobi bateko eztandak agerian utzi zuen lezea. 1976an Karrantzako udalak harrobia behin betiko ixtea erabaki zuen haitzuloa babesteko eta 1991a geroztik, Pozalagua bisitatu daiteke.

Ezaugarriak aldatu

Haitzuloak125 metroko luzera, 70 metroko zabalera eta 15 metroko altuera du. 40 metroko sakonera duten lau amildegi ditu ere bai. Estalaktita eta estalagmita asko ditu baina badu ezaugarri berezi bat: betan dago munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena. Estalaktita eszentrikoak, grabitatearen indarrari aurre eginez, norabide guztietara hazi eta zabaltzen dira.