Txikipedia:Penny Taylor

Penny Taylor saskibaloi jokalari profesionala.

Penelope Jane Taylor Melbournen (Australia) jaiotako saskibaloiko jokalari profesional erretiratua da, 1981ko maiatzaren 24 an jaioa. Bere 19 urteko ibilaldian, zatirik handiena, Phoenix Mercury saskibaloi taldean egin zuen eta hiru txapelketa irabazi zituzten.

Kirol ibilbidea aldatu

WNBL (Women National Basketball League) ere irabazi zuen bere lehenengo taldearekin, Australian Institute of Sport. Txinan, Italian, Turkian eta Errusian jolastu zuen eta Australiako talde nazionalarekin Taylorrek bi domina olinpiko irabazi zituen. Urrezko domina ere irabazi zuen munduko txapelketan.