
Melbourneko etxeorratzak.
Melbourne Australiako hiria da, bigarren handiena. 2018ko datuen arabera 4.900.000 biztanle ditu.
Geografia
aldatuMelbourne Australiaren hego-ekialdean kokaturik dago. Tasmania uhartea dauka parean. Yarra ibaia Port Phillip badian itsasoratzen den tokian zabaltzen da.
Klima azpitropikala du. Neguak eta udak epelak dira eta urte guztian egiten du euria.
Historia
aldatuMelbourne 1835 urtean sortu zuten britainiarrek. 1850 hamarkada urrea aurkitu zen Melbournen eta munduko hiri aberatsenetakoa bihurtu zen berehala. 1901 urtean Australiak independentzia lortu zuen eta Melbourne izan zen hiriburua 1927 arte.
Kirolak
aldatu1956 urtean Olinpiadak ospatu ziren Melbournen.
Australiako Irekia tenis txapelketa antolatzen da urtero.
Leku ikusgarriak
aldatu- Erakusketa jauregia
- Memoriaren santutegia
Irudiak
aldatu-
Erakusketa jauregia.
-
Memoriaren santutegia.
-
Flinders Street geltokia.
-
Australiako Irekia.
-
Eureka Tower.