Txikipedia:Ophiuchus (konstelazioa)
Ophiuchus edo Ofiuko (latinez: Ophiuchus-"sugearen eramailea" edo "Sugeen ehiztaria" ) Konstelazio moderno bat da. (gaur egun 88 daude) eta Ptolomeok zarrendatu zituen 48 konstelazioko bad da.
Kokapena
aldatuOphiuchusetik iparraldera Hercules konstelazioa ikus dezakegu, hego-mendebaldera Sagittarius, hego-ekialdera Scorpius, ekialdera Serpens Caput (Sugearen burua) eta libra, azkenik, mendebaldera Aquila, Scutum eta Serpens Cauda (Sugearen isatsa). Konstelazioak gizon bat irudikatzen du, suge bat inguratzen duena.
Mitologia
aldatuGreziar mitologian, Ophiuchus Apolo jainkoaren eta Coronide hilkorraren semea da. Ophiuchusek, mitologiak dioenez, hildakoak berriz ere biziarazteko abilezia lortu zuen medikuntzan zituen gaitasun bereziei esker. Hadesek haserre, Zeusi eskatu zion gizon hau hiltzeko, naturaren ordena aldatzen zebilelako. Zeusek Hadesen nahia bete zuen eta Ophiuchus hil zuen, baina bere abilezia bereziak gogoratzeko, zeruan gaur egun dagoen konstelazioa aitortu zion.
Izar nagusiak
aldatuJarraian Ophiuchus konstelazioko izar aipagarri batzuk dituzue.
- α Ophiuchi (Ras Alhague edo Rasalhague), konstelazio osoko izar distiratsuena da, 2,09ko magnitudearekin. Kolore zuriko izarra da.
- β Ophiuchi (Cebalrai), K2III motako erraldoi laranja bat da, 2, 77ko magnitudea du eta konstelazioaren iparraldean kokatzen da.
- γ Ophiuchi, 3,75eko magnitudea duen izar zuri bat da, hautsezko disko zirkumestelar bat atzeman zaio.
- δ Ophiuchi (Yed Prior), kolore gorria duen eta 2, 73ko magnitudea duen izarra. Konstelazioaren hegoaldean kokatzen da, sugearen burutik hurbil.
- ε Ophiuchi (Yed Posterior), Yed Priorretik hurbil kokatzen da kolore horiko izar erraldoi hau. 3,23ko magnitudea du.