Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2022/01

Eguberria jai erlijioso garrantzitsu bat da kristauentzat, Jesusen jaiotza ospatzen baita. Hala ere, jende askorentzat ez da festa erlijiosoa soilik; orokorrean, ospakizun-garaia eta opariak emateko garaia bihurtu da. Jaia ofizialki abenduaren 25ean ospatzen da, baina askotan ospakizunak egun batzuk lehenago hasten dira eta urte berrira arte irauten dute. Urteko garairik alai eta koloretsuenetakoa da.

Kristauek Jesus abenduaren 25ean Betleem herri txikian jaio zela sinesten badute ere, haren jaiotza eguna eta urtea ez dira ziurrak. Jesusen jaiotzari buruzko istorioak gertaera horretatik hainbat mendetara idatzi ziren, kristautasunaren garapenarekin batera, eta istorio horietan ez zen data zehatzik eman.