Muskuilua


Muskuilua itsasoko animalia ornogabea da. Bereziki, itsasertzeko marearteko zein urpeko eremuetan bizi dira eta brankien bidez arnasten dute. Muskuiluak kusku izeneko bi atalez osatutako maskorra du (hortik kuskubiko izena) hainbat funtzioren artean, haren gorputz biguna babesteko balio duena. Obiparoak dira; hau da, ugaltzeko arrautzak jartzen dituzten animaliak dira.


Nolakoa da muskuiluen gorputza? aldatu

   Ba al dakizu    

Forma ezberdinak:

Muskuiluek genero desberdinak dituzte, haragi horikoak arrak dira eta barnealde laranjatukoak emeak dira. Bere kanpoaldea berdina da.

Gainerako molusku gehienen antzera, muskuiluek gorputz biguna dute, maskor (kanpoko estalki gogorra) batez babestuta. Haien gorputza hainbat atalez osatuta dago, aipagarrienak: erraiak, brankiak eta organo gihartsu bat, oina izenekoa.

- Erraiak: Hauek inguratzen duten mintz bat da.

- Brankiak: Uretan bizi diren organismo askoren arnas organoa da. Egitura honen bidez uretatik oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa botatzen dute.

- Oina: Animalia hauentzako, oina, hezur, gihar eta beste ehun konektibo batzuek osatutako egitura konplexu bat da.


Muskuiluaren kanpoko maskorra bi balbak osatzen dute eta hainbat funtzio betetzen ditu: ehun bigunetako euskarria, harraparien aurkako babesa, lehortzea ekiditzea... Balbak lotailu (mugimendua ahalbidetu eta mugatu egiten duena) baten bidez lotuta daude kanpoaldean eta, beharrezkoa denean ixten dira barruko gihar indartsu (oina) batzuei esker.

 
Muskuiluen bizi-zikloa


Organo sentsorialak atzealdean kokatzen dira eta, horregatik, ez dute bururik.


Nola elikatzen dira muskuiluak? aldatu

   Ba al dakizu    

Muskuiluen onurak jatean:

10 minutu baino gutxiagoan errezeta ahaztezin bat prestatzeko erosotasuna eskaintzeaz gain, muskuiluak burdinan aberatsak dira, iodo eta B bitamina eduki handia dute, haurrentzat eta kirola egiten duten pertsonentzat aproposa.

Muskuiluak iragazleak dira. Hauen dieta fitoplankton (uretako izaki bizidun txikiak) eta materia organikoan oinarritzen da, eta gorputzaren barrutik zirkularazten duten itsasoko ura iragaziz lortzen dute.

Elikatzeko, gutxi gorabehera, orduro zortzi litro ur askatzen dute behar dituzten organismoak lortzeko.


Nola arnasten dute muskuiluek? aldatu

Muskuiluek eta gainerako itsas moluskuek (labana, ostra, almeja, olagarroa, txipiroia, sepia...) arnasketa brankiala egiten dute. Organo horiek uretan dagoen oxigenoa xurgatzeko eta karbono dioxidoa kentzeko aukera ematen dute.


Nola ugaltzen dira muskuiluak? aldatu

   Ba al dakizu    

Muskuiluak 70 urte bizitzera irits daitezkela?

Muskuiluen ugalketa sexuala da. Hauek obiparoak dira; ugaltzeko arrautzak jartzen baitituzte.

Muskuiluak itsaslabarretako harkaitzen gainean bizi ohi dira, olatuek gogor jotzen duten lekuan. Han masa ugarietan pilatzen dira, haien arteko hurbiltasunak ugalketa errazten baitu.

Ekitaldian zehar, arrek espermatozoide kordoi zurixka bat isurtzen dute itsasora. Momentu horretan, espermatozoide horiek emearen barrualdean sartzen dira. Horren ostean, emeak arrautzak askatzen ditu. Une horretan, ernalketa gertatzen da.

Gizakiak eragindako itsas kutsadurak, espezie inbaditzaileek, berotze globalak... nabarmen handitu du muskuiluen heriotza tasa.

Zein da muskuiluen habitat-a? aldatu

   Ba al dakizu    
Muskuilu berri bat:

Itsasoko animaliak dira eta mundu osoko itsasertzetako marearteko zein urpeko eremuetan bizi dira. Itsas muskuilu espezie batzuek gatzezko urtegietan edo badia lasaietan bizitzea nahiago dute; beste batzuek, berriz, olatuek garbitutako arroketan.

Muskuiluek ur freskoko iturri konstante bat behar dute, garbia, lokatzik gabeko sakonerak dituena.



 
Animali ornogabeen sailkapena