Entzun!

Muki-belar (pinguicula grandiflora)

Muki-belarra (Pinguicula grandiflora) landare intsektujalea da.

Nolakoa da? aldatu

 
Muki-belarraren hostoak.

Landare txikia da, 12-15 zentimetro luze dituena. Lore moreak ditu, bioleten oso antzekoak. Hostoak luze eta berde argi kolorekoak dira. Lore dotoreak emateaz gain, hostoen gainean izaten duen mukiak ematen dio berezitasuna landare honi: lur gainean zabalduta dituen hostoen gainetik igarotzen diren intsektuak mukian itsatsita geratzen dira, ondoren hostoaren bi ixkinetatik erdialdera bildu eta jateko.

Non eta noiz aurki daiteke? aldatu

 
Muki-belarraren loreak.

Europan banaturik dago. Ia Euskal Herri osoan hazten da, Ebroko haranean izan ezik. Normalean, 600 eta 2300 metroko garaiera duten mendietan topa daiteke. Gure mendietan 1000 m inguruan aurki dezakegu.

Neguan desagertzen da, eta azken elurrak oraindik ikusten direnean berpizten da.

Hemen maiatzean eta ekainean loratzen da eta ohikoa da mendiko erreka inguruetan ikustea, toki heze edo putzuz beteetan.

Zertarako erabili ohi da? aldatu

   Ba al dakizu    

Sustraiak eta hostoak batera xehatu ondoren, ilea horiz tindatzeko erabili izan da.

Ebakiak sendatzeko erabili izan da batez ere. Hostoak txikitu ondoren, zauri egin berrien gainean jarri ohi da.

Abereei ere jartzen zitzaizkien muki-belarraren hostoak zauriak sendatzen laguntzeko.

Europako iparraldean (Norvegian, Suedian...), hostoak esnea gatzatu edo mamitzeko erabiltzen da

Esteka interesgarriak aldatu

Erreferentzia aldatu

  1. Terés, Joxepo. Muki-belarra, landare intsektujalea. Elhuyar aldizkaria, 83. zenbakia, 1994ko maiatzak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-10).