Lorea

Bioleta edo Viola odorata lore bat da.

DESKRIBAPENA

aldatu

Biolazeoen familiako belar itxurako landarea da. Landare belarkara da, 10-15 cm-ko luzera har dezake. Bihotz-formako hostoak ditu, loreak moreak edo zuriak dira, batzuetan, oso usaintsuak dira eta ikusgarriak izaten dira. 2 cm-ko tamaina har dezakete. Bost petalo dituzte eta horietako bi tente daude.

HABITATA

aldatu

Ipar Amerikako, Asiako eta Europako eremu epeletan hazi ohi dira.

Bioletak aldatuz gero, itzaletan jarri behar dira, aire freskoa eta zeharkako eguzki-argia behar baitituzte.

ERABILERA

aldatu

Bioletak erabilera desberdinak ditu. Bioleta erabiltzen da:

sendagarri moduan, aire gozogarri gisa, usain ona ematen duelako, lurringintzako elementu moduan eta baita ardoa egiteko ere.

BITXIKERIAK

aldatu

Bioletak oso presente egon ziren, bai greziar bai erromatar mitologian.

Erromatarrentzat, bioletak doluaren sinbolo ziren eta kolore horrekin janzten ziren Enperadorea, bere emaztea eta oinordekoa.