👶
Jaiotza
1964ko irailaren 30a
Città di Castello
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Monica Anna Maria Bellucci Città di Castello-n sortu zen 1964ko irailaren 30ean.

Biografia aldatu

 
Monica Bellucci

Italiako aktore eta modeloa da. 16 urterekin hasi zen modelo lanetan, batxilergoa egiten ari zenean.

Dolce & Gabbana eta Diorrentzat modako modelo gisa hasi zen lanean, Italian, Estatu Batuetan eta Frantzian zinemako aktorea izan aurretik. Lau hizkuntza hitz egiten ditu: italiera (lehen hizkuntza), frantsesa, ingelesa eta gaztelania pixka bat. Italieraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz aritzeaz aparte, aramaikoz ere aritu zen The Passion of the Christ filmean. Bere bizitza pertsonalean zentratzen bagara, Claudio Carlos Basso moda argazkilariarekin ezkondu zen 1990ean, baina hurrengo  urtean dibortziatu egin ziren. Geroago, Vincent Cassel aktorearekin ezkonduta egon zen. Bi alaba dituzte elkarrekin: Deva eta Léonie.  2013an banandu zen berriro ere.

Lanbideak aldatu

MODELOA

1988an Europako modaren gune nagusienetako batera bizitzera joan zen, Milanera. 1989an Parisen eta ondotik, New York-era joan zen. Besteak beste, Dolce & Gabbanarentzat eta Elle marka frantziarrarentzat lan egin zuen. Urte horretan bertan, interpretazio saioak jasotzen ditu aktoresa izan nahi zuelako.



AKTOREA

1990eko hamarkadaren hasieran hasi zen zineman. Rol laburrak interpretatu zituen: La Riffa (1991) eta Bram Stokerren Drácula (1992) filmetan. 1996an, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Cesar sarirako izendatu zuten, L'appartement filmean Lisaren rola betetzeagatik, eta aktore postua sendotu zuen.

 

Film Ezagunenak aldatu

Horrez geroztik, Europako eta Ipar Amerikako zenbait filmetan lan egin du, besteak beste: Bajo sospecha (2000), Astérix eta Obélix: Misión Cleopatra (2002), Lágrimas del sol (2003), Gibhowillis (2003).

Egun, “Radical Eye: The Life And Times Of Tina Modotti” telesaila proiektatu du, eta zinemak “Siccità” eta “Mafia Mamma” filmak filmatu ditu.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Monica Bellucci. 2023-01-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).