Momarra Ozeano atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi den arrain bat da. 2023an lau momar kume jaio ziren Donostiako Aquariumean.

Styliorhinus stellaris da bere izen zientifikoa. Stellarisen esanahia "izarretakoa" da, puntu asko dauzkalako izarren antzerakoak direnak.

Deskribapena

aldatu
 
Momarraren marrazkia.

Gorputz luzea du, 125cm inguru. Buru zabal eta borobiltsua du. Bi hegats ditu goikaldean eta beste bi behekaldean. Marroi argi kolorekoa da, baina marroi kolore gehiago ere baditu gorputz osotik. Puntu marroi asko ditu gorputz osoan zehar.

Bizitokia

aldatu

Ozeano Atlantikoko ipar ekialdean, Eskandinavia hegoaldetik Senegaleko kostara arte eta Mediterraneoan bizi da. 20-63 metroko sakoneran bizi ohi da gehienetan baina 400 metroko sakoneran ere aurkitu daiteke. Animalia bakartia da eta arroken artean ibiltzen da.

Elikadura

aldatu

Gauez elikatzen da eta ur sakonera handietan ibiltzen da. Arrain txikiak, krustazeoak eta zefalopodoak jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Arrautzak jartzen ditu, ugaltzeko ur sakonera txikitako tokitara joaten da. 100 arrautza inguru jartzen ditu.

Arrantza eta gastronomia

aldatu
   Ba al dakizu    
Mediterraneo itsasoan 1970etik momarren populazioa %99 jeitsi da.

Arrain oso preziatua da, bere haragia oso ona delako. Beste gorputz atalak beste modu batzuetara erabiltzen dira, adibidez, Gibela olioa ateratzeko.