Donostiako Aquariumaren sarrera.

Donostiako Aquariuma Donostian dagoen akuario ezaguna da. Urtero 320.000 bisitari izaten ditu.

Arrain asko dituen ozeanarioa du eta barruan beirazko tunel bat. Horrela arrainak bertatik bertara ikusten dira.

Historia aldatu

1928. urtean eraiki zen Donostiako kaian. Ia ehun urtetako historian aldaketa ugari izan ditu.

1934an euskal balearen hezurdura ezarri zen. XX. mendea amaitzear zegoela ozeanarioa inauguratu zen.

Zer ikusi daiteke? aldatu

Bi zati ditu Donostiako Aquariumak: Itsas museoa eta akuarioa.

Itsas museoa aldatu

 
Aquariumeko balearen hezurdura.

Gipuzkoako arrantzaleen historia erakusten du. Donostiako kaiaren maketa dago, txalupa askoren maketak ere bai. Horretaz gain duela ehun urteko arrantzaleen bizimodua erakusten du.

1878an Zarautz eta Getaria artean arrantzatu zuten euskal balea baten hezurdura dago. Hori da Aquariumeko elementurik ezagunena.

Gipuzkoako kostaldean aurkitu diren fosilak ere ikusgai daude.

Akuarioa aldatu

   Ba al dakizu    
Bi zezen-marrazo daude, "Txuri" eta "Kontxita". Ozeanarioan dauden arrain handienak dira.

31 akuario daude guztira. Munduko ekosistema asko erakusten dituzte; tropikalak, mangladiak...

Akuario bat oso handia da eta "Ozeanarioa" esaten zaio. 1'5 milioi litro ur ditu eta 5.000 arrain daude bertan. Kantauri itsasoko arrainak dira guztiak. Marrazoak, arraiak, itsasugeak, lupiak, burbinak, muxarrak...

Beirazko tunel bat du eta arrainak beratik bertara ikus daitezke.