👶
Jaiotza
1997ko apirilaren 21a
Eibar
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
      Entzun!

Mikel Oiartzabal

Mikel Oiatzabal Real Sociedadeko jokalaria da, eta oraintxe bertan kapitaina ere bada, Asier Ilarramendi lesio batetik errekuperatzen ari delako. Aurrelaria da eta lehenengo aldiz 2016ko urtarrilean debutatu zuen Betisen aurka. Eibartarra da eta 1997an jaio zen.

Ibilbidea aldatu

Hamalau urterekin hasi zen Eibarko taldean. Gazte mailan destakatzen hasi zen eta 2014an Errealeko 2. taldera iritsi zen. 2015ean lehenengo mailara egin zuen salto eta orduztik 200 partidu baino gehiago jokatu ditu eta 50 gol baino gehiago sartu ditu. Otsailaren 8an sartu zuen bere lehen gola lehenengo mailan eta partido hortan errealak 0-5 irabazi zion Espanyoli. 2019-2020 denboraldiko Errege Kopako finalean ere Mikelek sartu zuen penaltiagaitik irabazi zuten txapelketa. Athletiken aurka izan zen finala Sevilan.

Selekzioak aldatu

 
Mikel Oiartzabal Espainiako selekzioarekin

Euskal selekzioarekin eta Espainiako selekzioarekin ere jokatu du, euskal selekzioarekin 18 urtez azpiko txapelketa garrantzitsu bat irabazi zuen Balear uharteetan. Espainiarekin berriz 21 urterekin jolastu zuen lehenengo aldiz.

Tituluak aldatu

Orain arte irabazi duen titulu nazional bakarra Espainako Errege Kopa da. Errealarekin irabazi zuen 2020. urtean.