Txikipedia:Mary Claire King

Txikipedia:Mary claire king» orritik birbideratua)
Mary-Claire King

Mary-Claire King (1946) genetista (zientzialaria) amerikarra da. Illinoisen (Estatu batuak) jaio zen.

BIOGRAFIA aldatu

Mary-Claire King 1946ko Otsailaren 27an jaio zen, Estatu Batuetan. Gaur egun 75 urte ditu eta irakaslea da, Washingtoneko Unibertsitatean. Hainbat ikerketa aurrera eraman ditu, esate baterako, bularreko minbizia, obulutegiko minbizia eta herentziako gorreria.

King hiru lorpen bikainengatik da ezaguna:

  • Bularreko minbiziaren geneen identifikazioa
  • Gizakiak eta txinpantzeak %99 genetikoki berdinak direla forgatzea
  • Giza eskubideen urraketen biktimak identifikatzeko DNA sekuentziazioa aplikatzea, batez ere desagertuak.

Bere haurtzaroko lagunik onena 15 urte zituela hil zen minbiziaz, eta horrek bere etorkizuneko lanbidera bultzatu zuen.[1]

IBILBIDE ZIENTIFIKOA aldatu

Kingek 19 urterekin lizentziatura  hasi zuen  eta eta genetika eta epidemiologian doktoretza bukatu zuen 1973an Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean.

Berkeley-n egindako ikerketan (1973), proteinen analisi konparatiboen bidez, frogatu zuen txinpantzeak eta gizakiak genetikoki % 99 berdinak zirela. Ondorio honek biologia ebolutiboaren iraultza sortu zuen, gaur egun ezagutza orokorra dena.

Kingen lanak, Allan Wilsonen hipotesia indartu egin zuen. Onartzen zuen txinpantzeak eta gizakiak duela bost milioi urte soilik eboluzio adarrean zeudela, eta Kingek eta Wilsonek iradoki zuten erregulazio genetikoa zela seguruenik bi espezieen arteko desberdintasun esanguratsuen kausa.

Kingek ikasketak amaituta zituela, genetikako eta epidemiologiako irakasle gisa aritu zen Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley), 1976tik 1995era.

1990an mundu osoko zientzialariekin lankidetzan hasi zen lanean, gorreria eta entzumenaren kausa genetikoak identifikatzeko. 1997an, taldeak gorreria sindromearekin zerikusirik ez zuen lehen genea klonatzea lortu zuen. Karen Avraham, Israelen eta Moien Kanaan, Palestina lurraldeetan bezalako zientzialariekin lanean jarraitu du, nazioarteko lankidetza zientifikoaren adibide izateko.

Kingek Giza Genomaren Proiektuan ere lan egin du, gizabanakoen arteko bereizketak finkatzea helburu duena, migrazioen bilakaera eta historia hobeto ulertzeko.

Kingek, Berkeley-n egon zen 1995. urtera arte, Washingtoneko Unibertsitateko Minbizia Elkarteko Ikerketa, Amerikako irakasle gisa kontratatu zuten arte.[2]

SARIAK ETA LORPENAK aldatu

Hauek izan dira lortu dituen sariak:

Sari berriena William Allan (2020) saria izan da. Sari hau urtero ematen da ikerketa zientifiko iraunkorrean egindako giza genetikari ekarpen zientifiko garrantzitsuak eta sakonak aitortzeko.

Beste batzuk ere izan ditu, esate baterako:

Dr. A.H. Heineken saria medikuntzan (2006), Weizmann saria (Mujer & y Ciencia) (2006), Peter Grünberg fundazioaren saria (2006), Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala (2005), Ohorezko Zientzia Doktoregoa Harvard Unibertsitatean (2003); Carleton, Smith, Bard, Dartmouth eta Lovainako Unibertsitate Katolikoen Ohorezko Doktoregoak (2006), minbizia Ikertzeko Amerikako Elkartearen Oinarrizko Ikerketarako Clowes Saria (1994), Jill Rose, The Breast Cancer Research Foundation saria, Brinker, Susan G. Komen for the Cure saria, urteko emakumea, aldizkaria Glamour, Phi Beta Kappa, Sigma Xi, American Academy of Arts and Sciences bikotekidea. [3] [4]

ERREFERENTZIAK aldatu

  1. Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06-XX). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126.  doi:10.1016/0006-2944(75)90147-7. ISSN 0006-2944. PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. Bose, K. S.; Sarma, R. H.. (1975-10-27). «Delineation of the intimate details of the backbone conformation of pyridine nucleotide coenzymes in aqueous solution» Biochemical and Biophysical Research Communications 66 (4): 1173–1179.  doi:10.1016/0006-291x(75)90482-9. ISSN 1090-2104. PMID 2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06-XX). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126.  doi:10.1016/0006-2944(75)90147-7. ISSN 0006-2944. PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) Mary-Claire King. 2021-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).