Biologia ebolutibo
Biologia ebolutiboa edo eboluzio biologia biologiaren adar bat da, Lurreko bizitzaren dibertsitatea sortzen duen eboluzio prozesuak aztertzen dituena. Prozesu horien artean hautespen naturala, arbaso komuna eta espeziazioa daude.
Ikerkuntza lerro hori 1930eko hamarkadan sortu zen, lehenago loturarik gabe aztertzen ari ziren zenbait esparru -besteak beste, genetika, ekologia, sistematika eta paleontologia- konbinatuta.
Gaur egun, beste zenbait lerro ere gehitu dira esparru horretara, esaterako adaptazioaren arkitektura genetikoa, eboluzio molekularra eta eboluzioa laguntzen duten indarrak, hala nola hautespen sexuala, jito genetikoa eta biogeografia.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |