👶
Jaiotza
1996ko urriaren 29a
Hondarribia
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Mariasun Quiñones

Mariasun Quiñones Goikoetxea, (Hondarribia 1996ko urriaren 9 a)gipuzkoar futbolaria da, eta atezain jokatzen du. Gaur egun, Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan jokatzen du Real Sociedad taldearekin eta 1 zenbakiarekin jokatzen du.

Ibilbidea aldatu

Txikitatik futbolarekiko grina izan du, batez ere porteria azpian egoteko. 2011ean, Hondarribiako futbol taldean hasi zen jokatzen 2011an Mariño Kirol klubean jarraitu zuen. Hiru denboraldi egin zituen Irungo taldean, eta azken denboraldian Emakumezkoen bigarren mailara igo zen Mariño taldearekin.

2013-14 denboraldiaren amaieran Errealeko atezaina zen Sokoa Azkaratek erretiroa hartu zuen eta haren hutsunea betetzeko Mariasun Quiñones fitxatu zuen 2014ko udan. 18 urterekin debutatu zuen. 2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile.2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan.

Taldeak aldatu

Taldea Urtea
Hondarribia 2010-2011
Mariño 2011-2014
Real Sociedad 2014-

Palmaresa aldatu

  • Erregina Kopa (1): 2019
  • Espainiako selekzioarekin: Algarbeko Futbol Kopa (1): 2017