Txikipedia:Maria I.a Ingalaterrakoa

Maria I.a Inglaterrakoa aldatu

 
Maria I. Inglaterrakoa

Maria I.a Tudor edo Odolzalea Ingalaterra eta Irlandako erregina izan zen, Tudor leinuaren laugarrena.

Haurtzaroa eta lehen urteak aldatu

Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta Katalina Aragoikoaren alaba bakarra izan zen. Txikitatik gaixotia izan zen arren, neskatxa azkarra izan zen. Haur zelarik, Henrike bere alabarentzat ezkongai bila hasi zen eta hainbat ezkontza hitzarmen sinatu eta baliogabetu zituzten, esaterako: Frantzisko I.a Frantziakoaren semearekin, 1522an bere lehengusu Karlos V.a Espainiakoarekin, Frantzisko I.a Lorrenakoa edo honen seme Henrikerekin. Azkenean Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zen 1554an. Bere gurasoen ezkontza ere arriskuan zegoen gizonezko ondorengoen eza zela eta. Horregatik, Henrike VIII.ak ezkontza baliogabetzea eskatu zion Klemente VII.a Aita Santuari baina honek uko egin zion.

Tronura igoera aldatu

Bere anaia Eduardo VI.a Ingalaterrakoa 1553an hil zen tuberkulosiak jota. Eduardo VI.ak ez zuen Mariak koroa oinordekotzak jasotzerik nahi, katolizismoa berrezarriko zuen beldur baitzen. Horregatik ondorengotzatik ezabatu zuen, baita Elisabet ere.

Ezkontza aldatu

37 urte zituela, ezkongai bila hasi zen oinordekotza izan eta horrela tronua bere ahizpaorde zen Elisabeten eskuetara irits ez zedin.

Barne politika aldatu

Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu ondoren altxamenduak hasi ziren Joana Grey eta Elisabeten aldekoen artetik.

Erlijioa eta jazarpenak aldatu

Maria, bere ama Katalina Aragoikoa bezala katolikoa zenez erlijioaren inguruko gaiei buruz kezkatu zen. Erregetza bereganatutakoan, anaiak jarritako legeak baliorik gabe utzi, katolizismoa berriz ezarri eta apezpiku protestanteak preso hartu zituen.

Kanpo politika aldatu

Europa katolikoak ez zuen Irlandako Erreinuaren sorrera onartu 1542an, baina 1555an Mariak Aita Santuaren bulda bat lortu zuen eta bertan baieztatzen zen bera eta bere senarra zirela Irlandako errege-erreginak. Horrela, Elizak Ingalaterra eta Irlandaren lotura onartu zuen.

Heriotza aldatu

Bere agintaldian zehar bi haurdunaldi faltsu izan zituen. Ondorengoak izateko presioari egotzi zitzaion hau, baina sintomek adierazten dute desorden hormonalen bat zuela, guruin pituitarioan tumore bat ziurrenik.