Manasarovar lakua

Manasarovar Tibet eskualdeko aintzira bat da. Tibeteraz མ་ཕམ་གཡུ་མཚོ། idazten da bere izena. Txinaren barnean kokaturik dago. Inguruan monasterio asko ditu.

Ezaugarriak aldatu

395 km²-ko azalera dauka eta 90 metrotako sakonera. Ur gezazko aintzira da. Itxura borobiltsua du.

Munduko ur gardena duen lakurik altuena da. 4.556 metrotako altueran dago. Inguruan ibai handiak sortzen dira, adibidez; Indo, Brahmaputra, Sutlej eta Karnali.

Ingurunea aldatu

Mendi garaiez inguratuta dago eta klima oso hotza du. Neguan izoztu egiten da aintzira.