Txikipedia:Malnutrizio
Malnutrizioa nutrizio desegoki izatea da, 4 desnutrizio mota daude, emaziazioa, hazkundearen atzerapena, gutxiegitasun ponderala eta bitamina eta mineral-en gabeziak. Pisu nahikorik ez izateari emaziazioa esaten zaio, emaziazio ertaina edo larria duen haur txiki bat hiltzeko arriskuan dago, baina tratamendua dauka.
Hezkuntza-atzerapena desnutrizio korniko edo errepikakor baten ondorioa da, hazkundearen atzerapenak eragotsi egiten die haurrei bere ahalmen fisiko eta kognitiboetan. Bere adinari dagokiona baino pisu txikiagoa duten haurrek gutxiegitasun ponderala jasaten dute.
Ondorioak
aldatuMalnutrizioak ondorio batzuk sortzen ditu, infekzio-arriskua eta gaixotasun kutsakorra eragiten ditu, adibidez tuberkulosia. Ur nahikoa edaten ez dutenek haien gorputzerako arazo larria suposatzen du, energia gutxitzeak eta burmuinaren kalteak ere malnutrizioaren ondorioak dira. Gaixotasun hori jasatzen dutenek ez dute elikagaia eskuratzeko, soldata bat irabazteko edo hezkuntza jasotzeko behar diren lanak egiteko gaitasun handirik. Baina malnutrizioak beste osasun-arazo batzuen ondorioak izan ditzake.