👶 Jaiotza 1973ko irailaren 11 Beasain |
🔨 Lanbidea pilotari |
📷 |
Maite Ruiz de Larramendi Mujika (Beasain, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 11) pilotaria da. Palan jokatzen du batez ere. Munduko sei txapelketetan aritu da, eta sei domina lortu ditu. 2011n, Nafarroako emakume kirolari onenaren saria eman zion Nafarroako Gobernuak.
Bizitza
aldatuBeasainen jaioa, hiru urte zituela Eulatera aldatu zen. 8 urterekin hasi zen pilotan, esku huska, Lizarrako San Miguel klubean. Beste neskarik ez zegoenez gero, mutilekin jokatzen zuen. Ruben Belokiren aurka ere aritu zen, bai eta irabazi ere. 14 urte zituenean, pilota alde batera utzi zuen, bestela eskuak urratuko zitzaizkiola erraten baitzioten. Pilota oso maite zuen, ordea, eta lau urte geroago palan hasi zen jokatzen, Adon Larrionen eskutik.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Maite Ruiz de Larramendi. 2021-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).