Txikipedia:Louisa Atkinson

Louisa Atkinson
Louisa Atkinson

Louisa Atkinson Sutton Forest herrian jaio zen eta hil ere, 1834ko otsailaren 25ean jaio zen eta 1872ko apirilaren 28an hil zen. Louisa idazle, botanikaria eta ilustratzeilea izan zen.

Ikasketak

aldatu

Nahiz eta hasieran idazlea izateagatik oso ezaguna izan, orain bere botanika lanengatik askoz ere ezagunagoa da. Kazetaritzan eta natur zientzietan garrantzitsua izan zen.

Haurrekin, adinekoekin eta  gaixoentzako laguntzaile gisa lan egiten zuen. Halaber, auzoko lehen igandeko eskola antolatu zuen eta bertan lan egiten zuen.

Ospearen beste aldarrikapen batean, Louisak Australian lehen egunkaria argitaratu zuen, Gertrude the Emigrant (1857), eta horretarako “An Australian woman" ezizena erabili zuen argitaratzeko. 23 urte zituenean.

Bere lana ilustratu zuen lehen egilea ere izan zen . Bere bigarren eleberriak, Cowanda, The Veteran's Grant (1859) eta S. T. Gill artista kolonialaren azala diseinatu zuen. Sydney-en egindako ipuinak ere argitaratu zituen. Jessie Street Emakumeen Liburutegi Nazionalak dio bere lana garrantzitsua dela emakumeen eta haurren eskubideak sustatzeko.

Fikzioaz gain, Louisak natur zientzietako artikuluak ere idatzi zituen, eta 19 urte zituenean 1853an, Illustrated Sydney News egunkariak Ilustrazioekin batera Nature Notes of the Month artikuluak argitaratu zituen.

 

Lorpenak

aldatu
  • Gertrude the Emigrant (1857) bere lehen eleberria.
  • Cowanda, The Veteran's Grant (1859) bere bigarren eleberria.
  • Illustrated Sydney News (1853) egunkariak bere ilustrazioak argitaratu zituen eta Nature Notes of the Month artikuluak argitaratu zituen.