Laura Mintegi idazlea.

Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia), 1955eko urriaren 26an jaiotako euskal idazle, irakasle eta politikari bat da. Jaiotzez nafarra da, baina txikitatik Bizkaian bizi izan da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktorea da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Literatura-sari batzuk irabazi ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria.

Hainbat irrati eta telebista saiotan parte hartu du (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia), baita idatzizko hedabide askotan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).


Lanak aldatu

Guztira 40 lan baino gehiago argitaratu ditu

Narrazioa aldatu

  • Ilusioaren ordaina (1983, Erein)

Nobela aldatu

  • Bai... baina ez (1986, Susa): Berriro argitaratu zuen elkarlanean 1999
  • Legez kanpo (1991, Elkar)
  • Nerea eta biok (1994, Txalaparta)
  • Sisifo maite minez (2001, Txalaparta)
  • Ecce homo (2006, Txalaparta)

Saiakera aldatu

  • Sujektibitatea euskal nobelagintzan: Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage" (1999, EHU)

Biografia aldatu

  • Julene Azpeitia (1988, Eusko Jaurlaritza)

Bestelako liburuak aldatu

  • Korrespondentziak, Birgit Vanderbeke eta Laura Mintegi (2016, DSS2016.eus & Erein)