Lagos Nigeriako hiririk handiena eta garrantzitsuena da. 1991. urtera arte, Nigeriako hiriburu izan zen, orain Abuja izeneko hiria da.

Datuak aldatu

Lagos oso hiri handia da, 21 milioi biztanltik gora ditu eta Afrika osoan biztanle gehien dituena da, Kairoren ondoren. 1 100 km-ko azalera du, gutxi gorabehera. Biztanle asko izateaz gain, hiri handia ere bada!

12 auzo ditu hiriak, horietatik ezagunena Victoria Island da, izenak esaten duen bezala, uharte bat da.

Historia aldatu

Lagos, hainbat uhartetan zehar banatzen zen portu-hiri bezala sortu zen. Urteak pasa zirenean, hiria handitzen joan zen eta uharteak lotzeko, zubiak, auzo-gobernuak eta itxura horretako beste hainbat gauza sortu zituzten.

Hiri hau hainbat herrialderen mende egon da historian zehar. Lehenik, bertako tribuek agintzen zuten gaur egungo Lagosen, XVI.mendean Beningo Inperioak konkistatu zuen lurraldea eta haien buruzagiaren mende geratu zen. 1472an portugaldar marinelak iritsi ziren bertara, hauek hasieran ondo moldatu ziren Lagoseko jendearekin, baina beranduago esklabotzaren alde egin zuten. Azkenik, ingelesak iritsi ziren gaur egun hiri hau dagoen lekura, hauek, esklabotza desagertzeko nahia zutenez, portugaldarrei eraso eta 1861. urtean haien mende geratu zen eremua. 1960an lortu zuen Nigeriaren parte izatea Lagosek, ingelesek bertatik alde egin zutenean.