Otarrain arrunt Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean, Mediterraneoan eta Azoreetan bizi da.
Izena aldatu
Bere izen zientifikoa Palinurus elephas da. Elephas hitzak "oreina" esan nahi du grezieraz, oreinaren antzeko adarrak dituelako.
Deskribapena aldatu
50cm ingurutara iristen da, 4kg pisutara. Gorputz osoa plaka sendoekin babestuta dauka, 8 hanka dauzka, 4 antena. Bere kolorea gorri eta marroi artekoa da.
Bizitokia aldatu
Kosta harritsuetan bizi da. Marea gunetik behera, 20-70 metroko sakoneran.
Elikadura aldatu
Algak, ornogabeak eta oso gutxitan arrainak ere jaten ditu.
Sukaldaritza aldatu
Otarrainak ospea handia dute Menorcan dagoen Fornells herri txikian.
Bertan, otarrain-arrantzaren tradizioak arrantzale ugari elikatu ditu, eta bere plater tipikoa, "otarrain-galdara" izenekoa, ospetsu egin du, oraindik ere arrantzaleen herriko jatetxe tipikoetan tradizioz dastatu daitekeena.