Txikipedia:Kaskamelan

Kaskamelana idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

 
Kaskamelana.

Koko azal erdia da; mutur batean beheratua (errebajatua) dago eta soka batekin tenkatutako taulatxo bat du.

Nola jotzen da? aldatu

Hatz batekin makilatxoari beheraka eraginez, libre gelditzen denean koko azalaren kontra jotzen du hotsa emanez. Makilatxoaren ordez taulatxo bat jarrita hots handiagoa ematen du.

Non jo izan da Euskal Herrian? aldatu

Nafarroako Erribera aldean jotzen zituzten halako perkusio tresnak kantuen doinuak erritmikoki laguntzeko.