Kalbinoren erretratua.

Kalbinismoa kristautasun protestantearen barruan dagoen doktrina edo sinesmen multzoa da. Joan Kalbinok eta bere ideiek eman zioten hasiera XVI. mendean. Hura izan zen Erreformako buruetako bat, Protestantismoaren sorreraren bultzatzaileetako bat. Kalbinok, Martin Luterok eta beste batzuek Eliza Katolikoa aldatu edota erreformatu nahi zutelako hasi zen Erreforma.

Erreforma garaian, askok nahi zuten kristauek Biblia gertuagotik jarraitzea. Askok elizetako luxuzko apaingarriak eta elizetatik musika kentzea nahi zuten. Eliza kalbinista asko biluzik zeuden, eta ez zen instrumentu musikalik erabiltzen elizkizunetan. Egungo kongregazio erreformatu eta presbiteriano batzuek, ez guztiek, hasierako ohitura horiek jarraitzen dituzte.

Kalbinismoaren doktrina aldatu

Kalbinoren jarraitzaileek haren ikasbideak beste ideia batzuekin elkartu zituzten, Kalbinismo izena duten sinesmen erlijiosoei forma emateko. Eliza Erreformatua eta Prebisterianoa Kalbinismoan oinarritzen dira.

Predestinazioa da kalbinismoaren funtsezko sinismenetako bat. Predestinazio ideiak esan nahi du Jainkoak zein salbatuko den, edo zerura nor joango den aukeratzen duela, eta, beraz, nor ez den salbatuko ere. Kalbinistek uste dute Jainkoaren aukera hori aldatzeko ezer gutxi egin dezaketela pertsonek, predestinatuta daudelako.

Predestinazioa kalbinismoaren irakaskuntza edo doktrina edo sineste nagusietako bat da. Agintari edo buruzagi kalbinistek Dordrechteko Sinodo bileran adostu zituzten doktrina horiek, Herbeeretan 1618-19an egin zen bileran. Kalbinismoaren beste doktrina batzuek diote gizakiak, izatez, gaiztoak direla eta Jesus salbatuko direnengatik bakarrik hil zela. Kalbinistek Jainkoaren grazia edo maitasun-laguntza inoiz amaitzen ez dela sinesten dute.

Historia aldatu

Joan Kalbino 1509an jaio zen eta katoliko gisa hezi zuten. 1533an Suitzara joan zen bizitzera, eta erlijioa ikasi zuen. Erromatar katolizismoarekin ados ez egoten hasi zen eta bere ideia berriak idazten hasi zen; bere idatziak ospe handikoa izango zen liburu moduan argitaratu zituen.

Orduan Kalbino Genevara (gaur egun Suitzan) joan zen. Pertsona asko Genevara joan ziren Kalbinoren ministro (apaiz) izateko ikasi nahi zuelako. Ondoren, haien jatorrizko herrialdetara bidali zituzten, Kalbinoren irakaspena zabaltzeko. Kalbinismoa bereheala heldu zen Ingalaterra, Eskozia, Frantzia, Herbehereak eta Alemaniako eta erdialdeko Europako leku batzuetara. Ingeles puritanoek Ipar Amerikara eraman zuten kalbinismoa. Ingeles kolonietan eragin handikoa bihurtu zen.