Txikipedia:Jose Javier Zabaleta

👶
Jaiotza
1991ko martxoaren 8a
Etxarren
🔨
Lanbidea
pilotari
📷

Jose Javier Zabaleta, (Etxarren, Nafarroan, Garaian jaio zen 1991ko martxoaren 8an.) esku pilota kirolean Zabaleta izenaz ezaguna da eta  pilotari profesionala da. Atzelaria da eta Aspe enpresarekin lan egiten du.

Biografia aldatu

 
Esku Pilota

Bere amarekin pilotan jokatzen hasi zen 4-5 urte zituenean. 6 urterekin Irurtzungo pilota eskolara joan zen eta, gerora, Fermin Escuderorekin lanean hasi zen.

Amateurretan, pilota golpatzean atzelari bortitzena izatea lortu zuen. 17 urte zituenean 2008ko  iraileko azken asteburuan hiru txapel irabazi zituen 19 ordutan: larunbat arratsaldean Lodosako Virgen de las Angustias torneoa, igande goizean Leitzako Torneoa eta igande arratsaldean Amezteko Joxean Tolosa Txapelketa irabazi zituen.

19 urte zituela, 2010eko urrian, Pauen amateurren artean jokatutako Munduko Pilota txapelketan binakako txapeldun izan zen senior mailan. Hurrengo urtarrilean salto egin zuen profesionaletara Aspe enpresarekin. Errege egunean debutatu zuen profesional gisa, Eibarren, Titinekin. Hala ere, urtebete lehenago profesionala izateko eskaintza luzatu zion Aspek baina itxarotea erabaki zuen.

21 urte zituela, 2013an, jokatu zuen estreinako aldiz Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian, Juan Martinez de Irujo bikotearekin. Ustekabean, maila ikusgarria eman zuen. Adituen artean adostasun zabala zegoen eta txapelketako atzelaririk hoberena izan zela aipatu zen.

2018ko apirilaren 9an, bigarrenez irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Joseba Ezkurdia  aurrelariarekin, Danel Elezkano eta Beñat Rezusta aurkariak 22-9 mendean hartuta.

Kirol lorpenak aldatu

Profesionaletan aldatu

Amateurretan aldatu

  • 2010: munduko txapelduna, binaka, senior mailan.
  • 2010: Espainiako klub arteko txapelduna, binaka.
  • 2009: Lezo Torneoko txapelduna.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Jose Javier Zabaleta. 2023-01-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).