Txikipedia:Jon Karrikaburu
Jon Karrikaburu Jaimerena Elizondon jaio zen 2002ko irailaren 19an. Euskal Herriko futbol jokalaria da, aurrelari gisa jokatzen duena. Errealan 36 zenbakia zen aldiz, Leganesen 19-a da. 1,83 m neurtzen du jokalariak, 82 kg pisatzen ditu eta bere oin ona eskuina da.[1]
Ibilbide profesionala
aldatuErrealera 12 urtekin joan zen eta hori baino lehen Baztan futbol taldean aritu zen futbol 8an. Bere lehen taldea Real sociedad C izan zen, denbora pasatzean Real Sociedad B-ra pasatu zen Real Sociedako lehen taldera igo arte. Orain, 2022-23 denboraldian, Leganes taldean dago. 2022-2023 denboraldian Realeko lehen taldera igo zen, 12 partidu jokatu zituen beraiekin. Jon Karrikaburuk orain 5 milioi euro balio ditu (Transfermark-en). 49 gol sartu ditu bere karreran zehar. Era berean, Karrikaburuk Espainia Sub-21 taldean jokatu zituen bi partidu, ez zuzen golik. 2021n izan zen hori eta bere Espainiako entrenatzailea Luis De La Fuente izan zen. Errealan bere entrenatzailea Imanol Alguazil izan zen eta bere kudeatzailea Roberto Olabe, Leganesen, aldiz, bere entrenatzailea Imanol Idiakez eta bere kudeatzailea Martin Ortega. Jonek 2022-2023 denboraldian, urtarrila bitartean, 14 partido jolastu ditu eta 2 gol sartu ditu. Denboraldi honetan 2 txartel hori jaso ditu, gorriak, aldiz, ez du bat ere jaso. [2][3]
Lorpenak
aldatuReal sociedad C-n goleatzaile onena izan zen, 22 gol sartu zituen. Horren ondorioz, bere lehenengo partiduak jolastu zituen Real Sociedan B-n.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jon Karrikaburu. 2023-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
- ↑ Jon Karrikaburu. 2023-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Karrikaburu - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
- ↑ Jon Karrikaburu. 2023-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).