Johann Sebastian Bach.

Johann Sebastian Bach Barroko garaiko musikagile alemaniar bat izan zen. Musikaren historian izandako musikagilerik onenetakotzat jotzen da.

Musika klasikoa konposatzeaz gain, organista ere izan zen, eta klabizenbaloa, biolina eta biola jotzen zekien.

Ehunka musika-lan ondu zituen, koro edo abesbatzetarako, orkestrarako eta baita banakako instrumentuetarako ere, organorako bereziki.

Bizitza aldatu

Alemaniako Eisenach hirian jaio zen 1685eko martxoaren 21ean eta Leipzig hirian hil zen 1750eko uztailaren 28an. Bere anaia zaharrena organista zen eta berak eman omen zizkion organoa jotzen ikasteko lehen eskolak. Lüneburg hiriko eskola batera joan zen eta hango abesbatzan hasi zen kantatzen; eskola-urteak bukatzerako, oso trebea omen zen organoa jotzen.

Geroago, hainbat hiritan ibili zen lanean, hainbat elizatan eta Alemaniako jauntxo handi batzuentzat. Weimar-eko dukearen organo-jotzaile ofiziala izan zen haren kargurik aipagarriena. Ondoren, dukearen orkestrako zuzendari bihurtu zen. Haren egin beharrekoen artean, hilero-hilero kantata izeneko konposizio bat ondu behar zuen elizarako.

1723an, Leipzig hiriko eliza-musikarako zuzendari postua irabazi zuen. Lanpostu horretan, hainbat kantata gehiago idatzi zituen, batzuetan astero bat. Hiri hartan bertan, orkestra bat zuzendu zuen 1729 eta 1740 bitartean. Leipzig hirian hil zen.

Haren bizitzan, ospe handia izan zuen musika-jotzaile bezala; haren lanak, berriz, nahiko ahaztuta geratu ziren bera hil eta gero; XIX. mende hasieran hasi zen ospe handia irabazten, eta gaur egun musika klasikoko lanik entzunenetakoak dira.

Zein dira haren obrarik ezagunenak? aldatu

Haren obrarik nabarmenenak hauek dira:

  • Brandenburgoko Kontzertuak
  • Ongi tenperatutako klabezina
  • Meza si minorrean
  • Pasioa San Mateoren arabera
  • Fugaren artea
  • Musika eskaintza
  • Goldberg bariazioak
  • Tokata eta fuga re minorrean
  • 80., 140. eta 147. kantata sakratuak
  • Italiar kontzertua
  • Obertura frantziarra
  • Biolontxelo bakarrerako suiteak
  • Biolin bakarrerako partitak eta sonatak
  • Orkestra-suiteak

Ikusi eta entzun aldatu

Bideo honetan entzungo duzu Bachen Preludioa re minorrean BWV 926:

       Entzun!