Abesbatza bat elizan abesten
Abesbatza bat elizan abesten

Abesbatza, korua, orfeoi edo korala ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzen zaio, Abesbatza ahots mota ezberdinez osatuta egoten da eta normalean aurrean zuzendari bat egoten da.[1]

Osaera aldatu

Abesbatza hainbat pertsonaz osatuta dago, normalean zuzendari bat egoten da zuzentzen baina hortaz aparte jendea ahots motaz desberdintzen da. [2]

Sopranoa aldatu

Emakumeen edo haurren ahotsik akutuena da. Bere erregistroa do4 eta la5 artekoa da. Melodia nagusia eraman ohi duen ahotsa da.

Mezzosopranoa aldatu

(bereizketa hori ez da ohikoa abesbatza mistoetan, bakarrik emakumezko koruetan erabili ohi da). Emakumeen edo gizonen ahotsen arteko batezbesteko ahotsa da. Bere erregistroa soprano eta kontraltoen erregistroaren artean kokatzen da.

Kontraltoa aldatu

 
Haur abesbatza

Emakumezko ahots larria da, aurkitzen oso zaila (oro har, soka honetan mezzosopranoek edo sopranoek abesten dituzte, erregistro zabal eta ahots koloreztatuarekin). Ahots-prestakuntza handiagoa izan behar da naturala ez den tesitura bati ekiteko, koru bateko altu-kantua konplexutasun handikoa da eta erregistroa ahots askoz zabalagoetarako da, oso zaila da goi-soka ona izatea, urriak baitira. Eta soprano oso zabalen ahotsek bakarrik ekin diezaiokete ozen kantatzeari, Bere erregistroa fa3 edo are baxuagoa eta re5 artean dago.

Kontratenorea edo sopranista aldatu

Gizon-ahotsik altuena da; mezzosopranoaren antzeko erregistroetara iristen da (re5 edo la5).

Tenor aldatu

 
Euskal Herrian abesbatza lehiaketa garrantzitsua egiten da Tolosan (Gipuzkoa). Abesbatza mixtoen saileko koru txapelduna sariak eskutan.

Gizon-ahots altua da, altuena kontratenorrik ez dagoenean; si2 eta sol4 artean ibili ohi da.

Baritonoa aldatu

Baxuaren eta tenorraren arteko ahots maskulinoa da, koruan baxuen sokan kokatu ohi dena. Bere erregistroa sol2 eta mi4 artean dago.

Bazua aldatu

Ahots larria da; mi2 eta do4 artean dago erregistratuta.

Motak aldatu

 
Ume batzuk pianoaren inguruan abesten

Kantarien adinaren eta sexuaren arabera, honelako abesbatza motak egiten dira:[3]

Abeste motak aldatu

Abesbatza batek instrumentuz lagunduta edo gabe abestu dezake. Laguntzarik gabe egiten dutenean, a cappella abesten dutela esaten da. Akonpainamendua instrumentu bakar bat izan daiteke (askotan pianoa), talde instrumental txiki bat, edo baita orkestra sinfoniko bat ere.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Abesbatza. 2023-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Abesbatza. 2023-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. Abesbatza. 2023-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. Abesbatza. 2023-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).