2025eko udan Txikipedia zuzendu nahi dugu, edizio lehiaketa baten bidez. Artikulu hau ondo dagoela uste baduzu, txantiloia ken dezakezu. |
Jirafa sabanako animali bat da.


Deskribapena
aldatuOso animali garaia da, 4-10 metroko altuera izan dezake, oso lepo luzea eta sendoa du, lepo atzekaldean ile asko du, lau hanka luze ere baditu, buztan luzea du, bi adar txiki ditu eta gorputz osoa orban marroiez beteta du.
Elikadura
aldatuJirafak belarjaleak dira baina sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusi izan dira. Acacia, Commiphora eta Terminalia generoetako zuhaitzen adaxkak eta hostoak jaten ditu, proteina eta kaltzioz beteriko zuhaitzak direlako, ezinbesteko bi osagai beraien hazkuntzarako.
Harrapari naturalak
aldatuJirafa helduak lehoi taldeen hatzaparretan jaus daitezke: jirafak ehizatzen trebatzen diren lehoi-taldeak daude; izan ere, haien elikaduraren zati esanguratsua dira. Lehoiak dira jirafa helduak ehiza ditzaketen harrapari bakarrak; hala eta guztiz ere, ez da lan samurra: horren saiakeran lehoi batzuk hil izan dira.
Jirafa kumeak eta gaztetxoak berriz, hienek, lehoinabarrek eta afrikar basatxakurrek ere ehiza ditzakete.
Agian, ura edatera hurbiltzen direnean, krokodiloen erasoengatik ere jaus daitezke.
Ugalketa
aldatuUgalketa bibiparoa dute (umeak zabeletik jaiotzen dira), arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Aipagarria da jaio berria den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea.