Izurdea itsas animalia ugaztun bat da. Itsasoan bizi den arren, ez da arraina: birikak ditu arnasa hartzeko eta kumea amaren esneaz elikatzen da. Izurdea zetazeoen (baleak, izurdeak, kaxaloteak...) familiakoa da.
2 eta 4 metro arteko luzera izan dezake, espezie edo motaren arabera. Izurde arruntena izurde handia da, oso azkarra eta jostalaria, eta handiena orka, 10 metroko luzerakoa.
Taldean bizi dira.
Elikadura
aldatuIzurdeak, jaio berritan, beren amaren esneaz elikatzen dira. Gero, izurdea haragijalea da. Arrain mota ugari (bakailaoak, antxoak, atunak, izokinak...) karramarroak, txipiroiak eta beste itsas animalia asko jaten ditu.
Janaria lortzen harrapakari bizkorra da, 55 kilometro orduko abiadurara iritsi daiteke igerian. Buruan meloia izeneko organoa du, radar moduko bat. Soinu bat botatzen du (klik soinua) eta arrainen bat jotzen duenean oihartzuna itzultzen zaio izurdeari. Honela janaria (edo bere lagunak eta familia) non dagoen jakiten du erraz.
Arriskuak
aldatuIzurdeentzat mehatxurik handiena arrantza sareak dira. Arrantzaleak atuna harrapatzen ari direnean, izurdeak (atuna jan nahian) arrantza sareetan harrapatuak gera daitezke. Ezin direnez arnasa hartzera igo, ito egiten dira.
Itsasoetako kutsadurak ere kalte handia egiten die.
Munduko zenbait lekutan, Japonian adibidez, izurdeak jateko harrapatzen dituzte.
Gizakiez gain, naturan ez dute etsai askorik. Orka eta marrazo batzuek bakarrik harrapatzen dituzte izurdeak.